Txapelketaren oinarriak eta hezkuntza helburuak

Komiki bat gauzatzeko argibideak ikusi eta gero, txapelketaren argibideak azaltzeko garaia da.
  • Ikasle bakoitzak 1-2 orrialdeko komikia sortu beharko du. Orrialde bakoitza 5-6 binetako izanda.
  • Adin tartea 10-12koa da
  •  Bost gai proposatuko zaizkie eta ikasle bakoitzak berea aukeratuko du: Animaliak, kotxeak...
  •  Komikiak Irakasleak zuzenduko ditu eta 5 onenak ikastolen arteko blog honetan ipiniko ditu. Bertan, beste ikastoletako komikiak ere txertatuko dira, denak era anonimoan. Haur guztiak irakurri ahal izango dituzte sarean eta horrez gain bozkatzeko aukera izango dute. 
  • Komikia ebaluatzeko eskubian jarritako aplikazio baten bitartez egin daiteke.
  •  Bozkaketak klase orduetan egingo dira, komikiak irakurriko dituzte eta gogokoena irakasleari adieraziko diote.
  • Irakasle partaideen artean komiki denak irakurriko dituzte eta irabazle batzuk aukeratuko dituzte. 
  • Irabazleei saritxoren bat emango zaie: liburuak, komikiak ...
  • Komikia eskuz zein ordenagailuz egin daiteke. Ordenagailuz aukeratzen dutenen artean, pixton komiki programa gomendatzen da erabiltzea. Ebaluatzeko garaian bi kategorietan egingo da.
  • Proiektu hau garatzeko bi asterekin nahiko izango litzake.

 Hauek izango dira hezkuntzako helburuak:

 Txapelketa hau sortzeko arrazoi nagusienetako bat haurrak komiki mundua ezagutzea izan da, hau da, literaturaren atal bat, beraiei oso interesgarria egiten zaiena. Honez gain, irakurzaletasuna sustatzeko era ezin hobea iruditzen zaigu oso ariketa dibertigarria baita. Gainera, sariak egonda motibazioa sortzen da haurrarengan. Bestetik, haurrak IKT- etan sartzeko eta erabiltzeko oso modu egokia iruditzen zaigu. Honi esker, blog baten funtzionamendua, pixton programaren funtzionamendua.... ikasi dezakete. Gainera, beste eskola batzuekin kontaktuan egoteko oso era aproposa da. 

ZORTE ON!! 


Nirekin kontaktuan jartzeko:
63563324......
komikitxapelketa@gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina