- Ikasle bakoitzak 1-2 orrialdeko komikia sortu beharko du. Orrialde bakoitza 5-6 binetako izanda.
- Bost gai proposatuko zaizkie eta ikasle bakoitzak berea aukeratuko du: Animaliak, kotxeak...
- Komikiak Irakasleak zuzenduko ditu eta 5 onenak ikastolen arteko blog honetan ipiniko ditu. Bertan, beste ikastoletako komikiak ere txertatuko dira, denak era anonimoan. Haur guztiak irakurri ahal izango dituzte sarean eta horrez gain bozkatzeko aukera izango dute.
- Komikia ebaluatzeko eskubian jarritako aplikazio baten bitartez egin daiteke.
- Bozkaketak klase orduetan egingo dira, komikiak irakurriko dituzte eta gogokoena irakasleari adieraziko diote.
- Irakasle partaideen artean komiki denak irakurriko dituzte eta irabazle batzuk aukeratuko dituzte.
- Irabazleei saritxoren bat emango zaie: liburuak, komikiak ...
- Komikia eskuz zein ordenagailuz egin daiteke. Ordenagailuz aukeratzen dutenen artean, pixton komiki programa gomendatzen da erabiltzea. Ebaluatzeko garaian bi kategorietan egingo da.
- Proiektu hau garatzeko bi asterekin nahiko izango litzake.
ZORTE ON!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina