2014(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

Pixton komikiak

Hona hemen pixton programaren bitartez egindako beste bi komiki:

JON ETA MIKEL EGUNPASA



MUNDUARI BIRA


2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

Paperan egindako komiki batzuk

Hona hemen haurrek eskuz egindako lau komikiren adibideak, botatzeko eskubidan dagoen zutabean egin daiteke:

JEINU INOZOA



 AITOR ETA TXORIA



KATU BIHURRIA


LORO ETA TXIMUREN ABENTURA


Pixtonen bitartez egindako komikiak

Hona hemen, pixton programaren bitartez haur batzuek egindako komikiak. Bi hauetako bat bozkatu nahi baduzue, eskubiko zutabean egin daiteke.



Komikiak lantzeko ariketak

Hona hemen jarduera batzuk, irakasle guztioi lagunduko diguna komikia haurrei azaltzeko eta ondo uler dezaten:

  • Komiki bati bokadilloak bete, hau da, elkarrizketak ipini. 


  • Komiki bati amaiera eman.
  • Istorio batetik komikia sortu.
  • Bokadilloak soilik dituen binetak osatu eta marraztu.

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

Zer lortu nahi degu txapelketa honen bitartez?

Txapelketa hau sortzeko arrazoi nagusienetako bat haurrak komiki mundua ezagutzea izan da, hau da, literaturaren atal bat, beraiei oso interesgarria egiten zaiena. Honez gain, irakurzaletasuna sustatzeko era ezin hobea iruditzen zaigu oso ariketa dibertigarria baita. Honez gain, sariak egonda motibazioa sortzen da haurrarengan. Bestetik, haurrak IKT- etan sartzeko eta erabiltzeko oso modu egokia iruditzen zaigu. Honi esker, blog baten funtzionamendua, pixton programaren funtzionamendua.... ikasi dezakete. Gainera, beste eskola batzuekin kontaktuan egoteko oso era aproposa da.

PIXTON programaren tutoriala

Komikia ordenagailu bidez gauzatzea erabakitzen dezuten horien artean,
Pixton programa erabiltzea gomendatuko nizueke. Hurrengo bideoan, honen
erabilera azaltzen da, era sinple eta errazean.







Txapelketaren oinarriak

Komiki bat gauzatzeko argibideak ikusi eta gero, txapelketaren argibideak azaltzeko garaia da.
  • Ikasle bakoitzak 1-2 orrialdeko komikia sortu beharko du. Orrialde bakoitza 5-6 binetako izanda.
  •  Bost gai proposatuko zaizkie eta ikasle bakoitzak berea aukeratuko du: Animaliak, kotxeak...
  •  Komikiak Irakasleak zuzenduko ditu eta 5 onenak ikastolen arteko blog honetan ipiniko ditu. Bertan, beste ikastoletako komikiak ere txertatuko dira, denak era anonimoan. Haur guztiak irakurri ahal izango dituzte sarean eta horrez gain bozkatzeko aukera izango dute. 
  • Komikia ebaluatzeko eskubian jarritako aplikazio baten bitartez egin daiteke.
  •  Bozkaketak klase orduetan egingo dira, komikiak irakurriko dituzte eta gogokoena irakasleari adieraziko diote.
  • Irakasle partaideen artean komiki denak irakurriko dituzte eta irabazle batzuk aukeratuko dituzte. 
  • Irabazleei saritxoren bat emango zaie: liburuak, komikiak ...
  • Komikia eskuz zein ordenagailuz egin daiteke. Ordenagailuz aukeratzen dutenen artean, pixton komiki programa gomendatzen da erabiltzea. Ebaluatzeko garaian bi kategorietan egingo da.
  • Proiektu hau garatzeko bi asterekin nahiko izango litzake.
ZORTE ON!!

Komikiaren oinarrizko atalak

Nola egiten dira komikiak?
 Komiki baten proiektua aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da komikiaren oinarrizko informazioa jasotzea. Komikia atal hauetan banatzen da:
 - Binetak:



 - Planoak:
- Bokadilloak:
- Ikur zinetikoak:
- Onomatopeiak:



Komikiaren inguruan informazio gehiago ikusteko esteka bat jarri degu:
http://comic4.files.wordpress.com/2010/02/uso-del-comic.pdf